Iruñerriko Mintzakide
Elkarrekin. Euskara bizi, erabili
Lagunak egin eta ondo pasa euskara praktikatu edo praktikatzen lagunduz.
Behar eta gogoen araberako mintzapraktika taldeak


Behar eta gogoen araberako mintzapraktika taldeak
Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.
*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.
Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Iruñerriko Mintzakide egitasmoan
Mintzapraktika taldeak
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.
Mintzapraktika ON-line
Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu. Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.
Azken berriak…
Iruñean antolatuko...
Plazara (Liburuaren Nazioarteko Egunean, 2021eko apirilaren 23an)karrikiri
Iruñean antolatuko...
Jantzari dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.
Jantzari. Tradizioa eta...
Umea izatearekin batera une...
D eredua: hainbat hizkuntzatan, gurasoek maiz egindako galderakERA
Umea izatearekin batera une...
Gora begira, mugarik gabe (Karrika 255)karrikiri
Kaixo adiskide! Honatx...