Bidelagunak behar ditugu; Izan Bidelagun!

Izan Bidelagun!

 Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamar urte beteko ditu aurten gure hirian.

Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 700 lagunek osatzen dute
Iruñerriko eta Agoitzko Mintzakide.

Bidelagunaren  helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,
euskaraz hitz egiteko ohitura  duten lagunak hitz egiteko ohitura
ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.
Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko
motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea du helburu.

Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana

heltzea dugu helburu.   Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da
(inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
 Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna
eta freskotasuna eransten dio.  BIDELAGUN  izatera animatu nahi zaitugu,
zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen  eta entzuten
lagundu dezakezulako!!!
harremanetarako eposta: mintzakide@topagunea.com
Biderkatu Euskara Mintzakideen Magiarekin!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.