Mintzakide Txartelarekin, Abantailak Euskal Hedabidetan! Galdeiguzu!

Mintzakideek abantaila bereziak dituzte euskarazko zenbait hedabidetan.
Izan ere, euskaraz bizitzeko hautua egiten dugun lagunok ezinbestekoa dugu
hedabideak euskaraz kontsumitu ahal izatea. Hona hemen nazio mailako hedabideetan
ditugun abantailak:

ARGIA
ALDIZKARIA

Astekari jantzia da ARGIA, mundua eta ingurua hobeto ulertzen lagunduko
dizuna. Publiko zabal baten interesak uztartzen dituen gai eta iritzi ugari
lantzen du, izen handiko sinadurak, eta kolaboratzaile sare zabala eta
espezializatua laguntzaile dituela.
Euskal kultura eta euskarari arreta berezia eskainiz, ARGIA euskarazko
komunikazio proiektu nagusienetakoa duzu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa
duena eta euskal prentsaren motore. Euskal kultura eta Euskal Herriko
egunerokotasuna eskura izateko ezinbesteko erreferentzia da. ARGIA aldizkariko
harpide egiteko bi aukera
egongo dira:
  • Urte osoko
    harpidetz
    a: 46 zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren
    Urtekaria. Ohiko prezioa 145€. %25eko beherapenarekin 108,75€.
  • Hilean
    behineko harpidetza
    : 11
    zenbaki, 11 Larrun eta Euskal Kulturaren Urtekaria. 41€.

Euskarazko egunkari nazionala da BERRIA. Asteartetik ostiralera
argitaratzen du paperezko edizioa eta egunerokoari www.berria.info webgunearen
bidez egiten dio jarraipena. Ostiraletan HITZAk argitaratzen ditu, larunbatetan
haurrentzako Mantangorri gehigarria eta  igandeetan Egitura ekonomia
gehigarria eta Igandea.
BERRIAren eginkizun nagusia da: kalitatezko kazetaritza egitea euskaraz,
euskararen normalizazioari eta garapenari lotuta eta euskaldunon komunitateak
duen komunikazio beharrari lotuta. Berria egunkariko harpidedun eginez gero, urtebetez
%50eko deskontuarekin
jasotzeko aukera dute mintzalagunek. Hainbat
harpidetza mota ditugu eskura:
  • Asteartetik-igandera:
    222€
  • Asteartetik-ostiralera:
    141,5€
  • Ostirala-larunbata
    eta igandea: 119,6€
  • Larunbata
    eta igandea: 85,5€
Berrialagun harpidedun egiten direnek,  berrialagun
harpidedun
txartela jasoko dute. Txartelaren bidez hainbat abantaila izango
dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak,
promozioetan eskaintza bereziak eta abar.

GAZTEZULO aldizkaria 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako euskarazko
hilabetekaria da. Egun, Euskal Herri osoko gazteengana zein atzerrian
daudenengana edo diasporarengana heltzen den euskara hutsezko aldizkari bakarra
da. Ale bakoitzak 80 orrialde ditu, koloretan, askotariko gaiak jorratuz:
musika, zinema, sexua, literatura, teknologia berriak, moda, artea, gizarte
mugimenduak…
Mintzalagun gazteentzako aukera aproposa da GAZTEZULO. Aldizkariaz gain,
webgunea ere badauka: www.gaztezulo.com
  • Urte osoko
    harpidetza
    , 11 ale: 20€ eta Esne Beltzaren azken
    DVDa opari.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.