Mintzakide Txartelarekin, Berria Egunkariaren Harpidetza, baldintza bereziekin!

Euskarazko egunkari nazionala da BERRIA. Asteartetik ostiralera argitaratzen du paperezko edizioa eta egunerokoari www.berria.info webgunearen bidez egiten dio jarraipena. Ostiraletan HITZAk argitaratzen ditu, larunbatetan haurrentzako Mantangorri gehigarria eta  igandeetan Egitura ekonomia gehigarria eta Igandea.
BERRIAren eginkizun nagusia da: kalitatezko kazetaritza egitea euskaraz, euskararen normalizazioari eta garapenari lotuta eta euskaldunon komunitateak duen komunikazio beharrari lotuta. Berria egunkariko harpidedun eginez gero, urtebetez %50eko deskontuarekin jasotzeko aukera dute mintzalagunek. Hainbat harpidetza mota ditugu eskura:

  • Asteartetik-igandera: 222€
  • Asteartetik-ostiralera: 141,5€
  • Ostirala-larunbata eta igandea: 119,6€
  • Larunbata eta igandea: 85,5€
Berrialagun harpidedun egiten direnek,  berrialagun harpidedun txartela jasoko dute. Txartelaren bidez hainbat abantaila izango dituzte: asteroko kioskoan opariak, kultur emanaldietarako sarreren zozketak, promozioetan eskaintza bereziak eta abar.
Galdeiguzu!
Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.