“Koka kola eta barea” antzezlana doan, Mintzakide Txartelarekin.

Helduen antzerkialdia: “Koka kola eta barea”

Igande 16an, 19:00etan Berriozarko Entzunaretoan.
SARRERAK DOAN MINTZAKIDE EGITASMOKO PARTAIDEENTZAT. 
Eskuratu zure txartela hurrengo inprimakia betetzen edo/ gure telefonoetan.



Taldea: Xentimorik gabe.

Zuzendaria: Asier Sota.
Testuetarako ideiak: Xabier Etxaniz Rojo.
Antzezleak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa.

Koka Kola eta barea Ramon Agirre eta Inazio Tolosa artisten, edo Ray eta Nik pertsonaien, pasadizo berriak kontatzen dituen ikuskaria da. Sentikaria. Aurrekoan (“Xentimorik gabe”) munduan barna ibili baziren (Frantzia, goiko eta beheko Amerika, Italia…) oraingoan etxera begira jarri dira, euren ibilbidearen hasierako garaietara hain zuzen. Eta garai hartan Ez Dok Amairu sortu zen. Euskal Kantagintzaren eta Euskal Kulturaren Historian mugarri izan zen taldea edo mugimendua. Bada, inor gutxik badaki ere, Ray eta Nik (artean Ramon eta Inazio) han zebiltzan, artista handi haien artean, bileratan, entsaiotan, afaritan… Bai, bai, Mikel Laboa, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Benito Lertxundi eta enparauekin. Edo hala diote behintzat. Ez da erraza jakiten bi morroi hauek kontatutakoak zenbat duen egitik eta zenbat esajeraziotik edo gezur borobiletik. Artistek handia izaten dute imajinazioa eta asmatzeko ahalmena. Ray eta Nik-en esanetan han zeuden, hasierako Ez Dok Amairu hartan, proposamenak egiten, aholkuak ematen, abestiak edo letrak ontzen, eta zergatik ez, afaria prestatzen. Xabier Leteri bizarra uzteko esan zioten (hor hasi omen zen bere karrera arrakastatsua), Benitori ahotsa lakartzeko… Gerora mitiko bihurtu den abesti bat eurek asmatua dela aldarrikatzen dute, baina isilpean gordeko dute plajiatzailearen izena. Momentuz. Munduan bueltaka ibili ondoren euren meritua aitortua izan dadin besterik ez dute nahi eta Euskal Kantagintzaren Benetako Historia kontatzera-kantatzera datoz. Ez hori bakarrik. Ez Dok Amairu berpiztera ere bai. Lortuko ote dute?
Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.