Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti,
Berriozar, Burlata, Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute
egitasmoa, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean eta hainbat
liburu-dendaren babesarekin.

 Liburutegian jasotako txartelarekin, euskarazko beste edozein liburu %25
merkeago ordaindu ahalko da liburu-dendetan %50 merkeago parte
hartzailea Mintzakide edo Euskara Elkarteko kidea bada (liburutegian
txartela edo agiriren bat aukeztu beharko da deskontu bikoitz hori
lortzeko *). 

Azken eguna txekea erabiltzeko: 2015eko uztailaren 11.

 

Apirilaren 23an, Liburuaren nazioarteko egunean, Euskaltzaleen
Topaguneak ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ egitasmoaren bederatzigarren
edizioa martxan jarri zuen.

Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata,
Uharte eta Zizur Nagusiko udalek antolatu dute egitasmoa
, Euskaltzaleen
Topagunearekin elkarlanean eta hainbat liburu-dendaren babesarekin. 

Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak
euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde
atsegin eta gozagarria azpimarratuz eta parte hartzaileei abantailak
eskainiz.

Hiru pauso:

Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu eman behar dira bertan parte hartzeko:

  • Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz
    irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta
    euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango da etxera eraman
    eta irakurtzeko.
  • Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta
    fitxa sinple bat bete beharko da: zein izan den irakurritako liburua eta
    iritzia. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango du,
    hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
  • Oparitu. Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

Liburutegian jasotako txartelarekin, parte hartzaileek euskarazko beste edozein libururen prezioaren %25 ordaindu ahalko dute (%50 merkeago parte hartzailea Mintzakide egitasmoko edo Euskara Elkarteko kidea bada)

Maiatza eta ekaina bukaeran, 30 euroko erosketa-txekea bana
zozketatuko da, Udal liburutegian hile horretako parte hartzaileen
artean .

Liburuaren Nazioarteko Egunean hasita, bi hilabetez. Aurreko
edizioetan bezala, apirilaren 23an abiatuko zen aurten ere “Irakurri,
Gozatu eta Oparitu” egitasmoa, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Uda
aurreko hilabeteak baliatzen dira egitasmoa sustatzeko, ondorengo opor
garaia, askorentzat, liburuak (opari harturikoak, barne) irakurtzeko
garai egokia baita. Bi hilabeteko iraupena izango du kanpainak,
ekainaren 30era arte egongo da liburutegietan erosketa-txekeak lortzeko
aukera eta uztailaren 11 artekoa horiek liburu dendan erabiltzeko.

Esan bezala, aurten 42 herritan izango da martxan ekimena.
Eskualdekako hedapenean zentratu dira antolatzaileak egitasmoa herrietan
indartzeko helburuarekin:

Aurreko urteetan ikusi denez, kanpainak eragin positiboa du
herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburu mailegu
erabileran. Izan ere, egitasmoaren helburuetariko bat da euskaldunak
liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak
liburuen salmentan izaten duen eragina ere kontuan hartzekoa da.

Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur
jarduerak ere antolatuko dira, hala nola solasaldiak idazleekin, liburu
azokak, irakurketa musikatuak eta abar. Egitasmoak Eusko Jaurlaritza eta
Araba eta Bizkaiko Aldundien babesaz gain, honako argitaletxeen
laguntza jasotzen du: Alberdania, Erein, Elkar, Ibaizabal, Pamiela,
Txalaparta eta Susa.


Irunerria_Irakurri-gozatu-oparitu_1_0011

Irunerria_Irakurri-gozatu-oparitu_1_0011