TELP Ikastaroa. Apirilaren 18an eta 25ean. Berriozarko Udalaren eskutik.

Metodologia hau Katalunian garatu zuten gizartean egoera desbedinetan hiztunok behar bezalako erantzuna emateko, modu eraginkorrean, eta energia gastatu gabe.
Euskara normalizatzeko bidean Berriozarren, toki guztietan bezala, euskal hiztun komunitate indartsu eta prestatua behar dugu.

Horregatik ikastaro horretan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Ikastaroa apirilaren 18 eta 25ean izanen da; hala ere, 25eko saioa,
bestalako ekitaldiak daudelako, bi zatitan eginen da, parte hartzaileekin
adostuko den moduan.

Izena emateko jo Berriozarko Euskara Zerbitzura, apirilaren 15a baino lehen.

Zure datuak eman: Izen-deiturak, helbidea, telefonoa, honakoen bidez:

Helbidea: euskara@berriozar.es

Telefonoa: 948 30 03 59 
 
Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.