Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Beran izango da maiatzaren 30ean. Aurten 10 urte beteko ditu jaiak eta egitarau betea osatzen ari dira Bortzirietako Solaslagunak.

Hona hemen aurrerapena:
– 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Ricardo Baroja Eskolan
– 12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
– 13:30 Mintza Kalejira fanfarrearekin
– 15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan*
– 16:30 Esker emate ekitaldia
– 17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin
* Euria izanez gero bazkaria eskolako frontoian izango da.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin
daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein
Euskaltzaleen Topagunearen bidez.
Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta
menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.


Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran!


PEGATINA-20155

PEGATINA-20155