Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan  genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da ?

Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa izan genituen. Bertsolariak, txapalartariak, herriko umeek mintzalagunei egindako marrazkiak… jatekoa Berako solaslagunek eurek prestatu zuten!

Mintza Eguna 2015
 Ostean, bi ibilbide izan genituen, aukeran, herria ezagutzeko. Batetik, goi kotetara abiatu zirenek gaztetxea eta gazta zein sagardoa egiten dituzten baserriak ezagutu zituzten; eta bestetik, Beran mugitu zirenek Barojatarren etxea eta herriko txokoak ezagutu zituzten, herritarren eskutik.

Mintza Eguna 2015
 Trikitixa doinuan eztarria busti eta Herriko Etxeko plazara gerturatu ginen, bazkaltzera. Bidazi elkarteak bertako edariak eta postreak eskaini zizkigun.

Mintza Eguna 2015

Mintza Eguna 2015
Bazkalostean, mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia egin duten talde batzuei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Hiru taldek jaso zuten aitorpena: Kontxa Laspiur (Eibar) eta Jokin Sarasola (Donostia) beteranoek, Bortzirietako solaslagunek eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoak. Azken honek hamar urte bete ditu, eta baliabide gutxi izan arren, 700 mintzakide elkartzen dira astero euskaraz aritzeko. Eskualdeko produktuz osatutako saskiak jaso zituzten hiru taldeek.
Mintza Eguna 2015
Mintza Eguna 2015
 Eta jaiari amaiera emateko, Oharkabe taldearekin dantzaldia izan genuen.

Mintza Egunaren antolaketan Berako Solaslagunak eta Euskaltzaleen Topagunea aritu gara, bertako kultur eragileen laguntzarekin, eta Berako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Eskermile Bera!

* Mintza Eguneko argazkiak ikusteko, klik egin.
Mintza Eguna 2015