“Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean.

Mintzakide izatearen abantailak: Pirritx, Porrots eta Marimotots, Amalur ikuskizun berriendako 2 sarreren zozketa.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoan parte hartzeak edota  kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, kultur ekitaldietarako sarreren zozketak.  
Iruñerriko  Mintzakide egitasmoak, hurrengo martxoaren 9an, “Amalur”, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizun berriarendako 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Mintzakideen artean.

“AMALUR”, PIRRITX, PORROTS ETA MARIMOTOTS

AMALUR

AMALUR

Beste behin ere urteroko bisita Burlatara  egingo dute   Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoek.  Amalur ikuskizunaren bi saio eskainiko dituzte martxoaren 9an Burlatako Kultur Etxean: 17:00ean eta 19:00ean.

 19:00etarako emanaldiaren sarreren zozketan parte hartzeko bete zure datuekin hurrengo inprimakia edo bidali mezu bat “Amalur”, Pirritx Porrotx eta Marimotots  gaiarekin eta zure izen-abizenarekin  mintzakide1@gmail.com helbidera

 

Zozketa martxoaren 8an izango da, eguerdiko 12:00etan.

Irabazleen zerrenda web-orri honeta eta gure sare sozialen bidez zabalduko dugu.
Sarituei emailez edo/eta telefonoz beraiekin saria nola jaso lotuko dugu.

“Amalur” Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizun berria.

•Amalurra eta baserria

Ikuskizun berrian Amalurra eta baserria dira protagonistak eta naturari buruzko gogoeta egingo dute pailazoek. Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotos alboan izango ditu, laguntzen.

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.