“Maurizia”, dantza ikuskizuna Gayarre antzokian!

Dantzaren Nazioarteko Eguna dela medio, hurrengo Apirilak 28an, ostiralean 20:00etan, “Maurizia” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Gayarre antzokian. Dantza garaikidea eta tradizionala batzen ditu ikuskizun honek. Maurizia guztizko erreferentzia izan zen panderoa jotzen eta bere pasio handiena koplak abestea izan zen. Hartara, bere garaiko erakusle handienetako bat izan zen. Orain, Aukeran Dantzak Mauriziarengan jarri du arreta, azken ikuskizuna sortzeko. Maurizia da ikuskizun berri honen abiapuntua, baina ez da bere bizitzaren ibilbidearen kontakizuna, baizik eta garai hartako emakumeei eskainitako lana.

Aukeran Dantza Konpania Zuzendaritza Edu Muruamendiaraz Zuzendaritza eszenikoa Ainhoa Aierbe Testua Karmele Jaio Koreografiak Edu Muruamendairaz, Aukeran D.K. Koreografia garaikideak Ane Anza Dantzariak Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun

Dantzaz jositako ostirala lagunekin, familiarekin, mintzakideekin…pasatzeko aukera polita duzuena!

  • PREZIOA: Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin  eskura ditzakezue: Areto nagusia 11,2€ (Leihatilan 14€) eta Anfiteatroa 6,4€ (Leihatilan 8€). Horrez gain, sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu Mintzakide Txartela duzuenon artean.

ZOZKETA apirilaren 27an burutuko da eta sarituei telefonoz edota Whatsapp-ez jakinaraziko zaie.

SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • Bete hurrengo fitxa: “Maurizia”
  • E-postaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • Whatsapp bat bidali 664496509-ra: “Maurizia”+ Izen-abizenak

Goazen euskara biderkatzera! ZORTE ON!

 

Informazio gehiago jasotzeko klikatu hemen.

Print Friendly, PDF & Email

2 thoughts on ““Maurizia”, dantza ikuskizuna Gayarre antzokian!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.