Mintzakideok, Gayarrera goaz! “HARRIAREN HIZTEGIA” ikuskizun familiarra ikustera.

“Harriaren Hiztegia” ikuskizuna.

MUSIKA FAMILIAN EUSKARAZ

Atxaga, haurtzaro magikoko doinuan

Hitzak Bernardo Atxaga Musika Jabier Muguruza Ahotsak Naroa Zamora, Daniela Etxeberria Bateria Michel Longaron Baxu elektrikoa Txema Garcés Gitarra elektrikoa Jon Mari Beasain Akordeoia Jabier Muguruza

Jabier Muguruzak eta Bernardo Atxagak haurrentzat egin duten disko berria da “Harriaren hiztegia”. 1992ko Nafarroa Oinez jairako egin zuten “Arraroa noski” kanta arrakastatsuaz geroztik, bi egileak ez ziren elkartu haurrentzako lan bat egiteko. Hitzak eta musikak Atxagak eta Muguruzak eginda daude, hurrenez hurren, espresuki okasiorako. Hain zuzen ere, “Harriaren hiztegia” lan honetaz zuzenean gozatzeko aukera izango da Gayarre Antzokian.

Argazki galeria

Video

 

Mintzakide askok joango direla esan dute. Beraz, aukera aprobetxatu beste taldeetako Mintzakideak ezagutzeko. Ez ahaztu hitzordua:

Noiz?Urriaren 8an, igandearekin, 19:00etan.

  •  Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin (6,40€)  eta horrez gain  sarrerak erreserbatzen duzuenon artean  4 sarreren zozketa egingo dugu.

  • Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren
  • SARRERAK ERRESERBATZEKO  ETA ZOZKETAN PARTE HARTZEKO BIDEAK:

  • hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu estekan) IZEN-EMATE FITXA
  • epostaz: Mezu honi erantzun hurrengo helbidera (sakatu estekan): mintzakide1@gmail.com
  • 664496509 whatsappean:”HARRIAREN HIZTEGIA” + IZEN-ABIZENAK

ZOZKETA urriaren 6an, 12:00etan izango da.  
Sarituen zerrenda web-orrian argitaratuko da eta sarituei telefonoz edo/eta epostaz jakinaraziko zaie.

animatu eta parte hartu!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude