Urriaren 29an Mintzakide Mendi Taldea Aezkoatik barna ibili zen!

Aurreko igandean, urriaren 29an, Mintzakide Mendi Taldeko lagunak Aezkoa aldera abiatu ziren eguna pasatzera. Ohi bezala, goizeko 09:00etan Corralillosetik abiatu ziren. 10 lagun zirenez, hiru autotan banatu eta bideari hasiera eman zioten, ordubeteko bidaia asko mintzatzeko aukera ematen du!

Ordubete pasatuta, Garaioara heldu, kotxea utzi eta mendira abiatu ziren…eguraldi ona ibiltzeko topatu zutena! Lasai ibiltzen dira menditik, noski, elkarren artean hitz egin ahal izateko. Lehenik eta behin, Txanagra muinora abiatu ziren eta ondoren, Zamariaingo harrira. Jende asko egon arren argazkiak egiteko aukera polita izan zuten ere lagunok. Arnasa hartzeko denboralditxo bat hartu, zerbait jan eta bueltatzeko bideari ekin zioten berriro. Osotara oinez l

au ordu eman zituzten, 600 metroko desnibelarekin. Zin dagizuegu motza egin zitzaiela! Iruñera abiatu aurretik, Garaioan potetxo bat hartu eta energiak berriturik, etxerako bidea hartu zuten berriro ere.

Txango gehiago antolatu dira, beraz, oraindik Mintzakide Taldearekin joateko aukera duzu. Interesa baduzu, aurretik izena eman behar duzu hurrengo loturaren bitartez: Mintzakide Mendi Taldea.

 

ANIMATU ZAITEZ!!!!!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude