ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN AGAOTZ MENDIRA GOAZ

Igande honetan , azaroak 26,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO.

AGAOTZ MENDIA

Lizarrustitik Agaotzera (974m) (Aralar). Mintzakide Mendi taldea 

Sastarri leizea bisitatuko dugu. Argia eraman behar… 🔦

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

1 thought on “ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN AGAOTZ MENDIRA GOAZ

  • EA eguraldi zona egiten duen, oraintxe zaparrada izugarria botatzen ari da eta……

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude