Igande honetan mendira! Irañetatik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Irañetatik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.

Abenduaren 10ean, igandearekin  Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa  ere.
Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.
Zailtasuna: Ertaina.
Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m).

Abiapuntua: Irañeta.

 

Sakatu irudian horma-irudia jaisteko

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude