ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN AITZKOLEGI MENDIRA GOAZ

Igande honetan , URTARRILAK 28,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO.

Aitzkolegi

Urtarrilak 28 Aitzkolegi (841m) (Bertitz) Etxebertzeko borda-tik Infernuko errota bisitatuko dugu…

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

2018ko Egutegia

Eka
1
ol.
Udan ere euskaraz! udako MINTZAKIDE taldeak. Izen-ematea ekainak 24 arte
Eka 1 – Eka 24 all-day

Udako Mintzakide Taldeak

[caption id="" align="alignleft" width="964"] UDAKO MINTZAKIDE TALDEAK[/caption]

Udan ere Mintzakide taldeak osatuko ditu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, uztaila eta abuztuan.

Hemen gaituzue berriro; Sanferminak prestatzen eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da.

Zuetariko askok udan jarraitzen duzue ikasturteko talde berdinarekin baina askotan taldekideak oporretan direla edo agian mintzalagun berriak ezagutu nahi duzuelakoz (zergatik ez?) izena eman dezakezue, horretarako atxikitzen dizuet bete behar den fitxa. Sakatu mesedez hurrengo helbidean eta fitxa irekiko da, bete ondoren zuzenean jasoko dugu. Izena eman nahi baduzue eta fitxarekin ez bazarete moldatzen badakizue telefonoz edo e-postaz jasoko dizuet datuak.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 1etik 24ra izango da. Mintza-taldeak ekainaren 28an osatuko ditugu.
Izena emateko aukerak:

– Hurrengo inprimakiaren bitartez [ms_button style="normal" link="https://goo.gl/forms/vmTgaYXtAVJDUnZR2" size="xlarge" shape="full-rounded" shadow="yes" block="yes" target="_self" gradient="yes" color="#81d742" text_color="#ffffff" icon="fa-certificate" icon_animation_type="swing" border_width="5" class="" id=""]Udako Mintzakide[/ms_button]
– 948 330868 telefonoan
http://www.irunerrikomintzakide.org/

-664496509 whatsappean

Eta mintza-taldeetan lagundu nahi baduzu, euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna izanda. Prest bazaude, arestian aipatutako izena emateko aukerez baliatu. (sakatu hemen)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.