Iruñerriko euskararen erabileran eragin nahi duzu? Izan zaitez Bidelagun!

Iruñerriko Mintzakide Egitasmoan Bidelagunak behar ditugu.

2017-2018 ikasturteko Mintzakide taldeen bigarren izen emate deialdia zabalik  dugu,  eskari handia izaten ari gara eta gainera lagun askok itxarote zerrendan dugu eta!

Hori dela eta, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu taldeak osatu ahal izateko.

Iruñerriko Mintzakide egitasmoan, mintzapraktika  egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen.

BIDELAGUNEN zeregina taldeko eredua izatea da, ez irakaslea. Mintzapraktika taldearen beste kide bat izatea, norberak hizkuntzari ematen dion kutxua eta naturaltasunarekin, taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio.
Hori da bidelariei, Mintzakideei, astean behin ordubetez, egiten dien ekarpena.

Iruñerriko euskaltzale guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu: astean ordu betez lau bost pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea kafetxo baten bueltan, paseoan,…., zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. 

Behar handiagoarekin ditugun ordutegiak:

 

Astelehenetik ostiralera 11:00etan (edozein egunetan eta auzoetan)

Asteartetan 15:30etan (Burlata, Atarrabia)

Asteazkenetan 15:30etan (Antsoain, Errotxapea, Txantrea)

Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango da. Jendea itxarote zerrendan dugu eta!

Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 948330868 telefono zenbakia edo mezua bidali mintzakide@topagunea.eus helbidera edo hurrengo izen emate fitxa bete: IZEN-EMATE FITXA
Izan zaitez BIDELAGUN! Zure laguntza ezinbestekoa dugu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa aurrera eramateko.




Hurrengo Saio Osagarriak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.