2018ko IRRIZIKLO

Nafarroako Antzerki Eskolak  hartuko du IRRIZIKLO Hamar 2018 Otsailaren Otsailaren 21, 23, 28 eta martxoaren 7, 14, 21 eta 27 egunetan.  Sarrera salmenta  Nafarroako Antzerki Eskolan eta http://www.laescueladeteatro.com/webgunean, 3 € (Abonoak: ziklo osoa, 13€). Otsailaren 23ko Kondestable Civivoxeko ekitaldia, 19:30ean, doakoa da.

Zikloaren liburuxka jaitsi:

Euskarazko Liburuxka.

ARGIBIDE GEHIAGO: http://www.pamplonaescultura.es/eu/events/irriziklo-2018/

• Otsailak 21, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00
Ni ala zu. Joseba Usabiaga eta Iñaki Santos. Ttipia Kultura Sustapenak
2018. urtea. Ospitale psikiatriko bateko musika-aretoa. Musikari bat eta “musikak zorarazten duen” pertsona bat. Musikaria bere gelan dago, norbaiten zain. “Bezeroa” sartzen da. Bere arazoa gainditzeko terapia egokia aurkitu behar da.
Aktore gipuzkoarrak, antzerki, zinema zein telebistan eskarmentudunak. Joseba Usabiaga, Handia filmeko protagonista, zenbait urtez aritu da Goenkale telesailean lanean. Iñaki Santosek hainbat antzerki-konpainiatan lan egin du –Agerre Teatroa, Dejabu, Bazen behin clown–; musikaria da, abesten du, eta hainbat instrumentu –teklatuak, saxoa, perkusioa– jotzen ditu hainbat taldetan.
• Otsailak 23, ostirala. Kondestable Civivoxa. 19:30
From Cork to Kortezubi. Barry Manley (Barry Barrez)
Monologo honetan, Manleyk gogoeta egin eta bere benetako istorioa azaltzen du, horretarako hainbat pasadizo eta, jakina, umorea baliatuta. Nola heldu zen Euskal Herrira, zergatik ikasi zuen euskara, eta, batez ere, zergatik egiten dituen umorezko monologoak.
Barry Manley Barry Barrez da. Irakaslea, idazlea, monologista irlandarra, eta euskal hiztuna. Baita musikaria eta abeslaria ere.

BERTAN BEHERA GAURKO EMANALDIA: BIBA VOI!

Nafarroako Antzerki Eskolan, bertan behera gelditu da klimaren inguruko arrazoiak direla eta. Obraren antzezpena eginen da martxoaren 19an, astelehenaz, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Erositako sarrerak data horretarako gorde ahal dira, edo bestela, itzuliak izan daitezke eta Nafarroako Antzerki Eskolak beren zenbatekoa itzuliko du.
• Otsailak 28, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola 20:00
Biba Voi! (Darío Fo eta Franca Rameren antzerkia). Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga. Tartean Teatroa
Mistero buffo, Morte accidentale di un anarchico, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa, etab. Testu horiek azkarrak eta ziztatzaileak dira, eta egileen filosofia, ideologia eta bizimodua transmititzen dituzte, betiere umorez.
Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen.

Irri zikloa: “Biba voi” Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagarekin

• Martxoak 7, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola 20:00
Inpernutik natorren artista bat naiz ni!. Txan magoa
Miraririk badela esaten badizute, ez sinistu. Objektuak bere kabuz mugitzen direla kontatzen badizute, ez sinistu. Ez sinistu ezta ere ametsak egi bihurtzen direla esaten badizute. Aldiz, magian sinesten ez dutela esaten badizute, Txan magoaren azken sorkuntza oraindik ez dutelako ikusi da.
Gipuzkoako Ilusionismo Elkarteko kide eta areto-magia delakoan aditua, ETBko Barrebusa programan lan egin du. Halaber, Takolo, Pirritx eta Porrotx zein Gari Lontxo eta Joselontxo pailazoekin aritu da, haurrendako ikuskizunetan.

Irri zikloa: “Inpernutik natorren artista bat naiz ni” Txan Magoarekin

• Martxoak 14, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola 20:00
Erradikalak gara. Beatriz Egizabal eta Ane Labaka. Lanku
“Erradikalak zarete” esaten diete, eta nahi zein behar luketena baino gutxiago direla pentsatzen dute. Bi emakume elkartzen dira, maletak kontraesanez beteta dituztela. Publikoarendako irekiko dituzte, bertso eta monologo formatuan. Erraietatik hitz egingo dute, umorez, sustrairaino heldu nahian. “Erradikalak gara” esango dute. Eta publikoak pentsatuko du: “Nahi zein behar zenuketena baino gutxiago”.
Ane Labaka bertsolaria eta bertsolaritza irakaslea da; eta Beatriz Egizabal (KontuKantoi), ipuin-kontalaria eta klowna. Biak ala biak Lasarte-Oria herri gipuzkoarrekoak dira.

Irri zikloa: “Erradikalak gara” Beatriz Egizabal eta Ana Labakarekin

• Martxoak 19 Astelehena. Nafarroako Antzerki Eskola 20:00 (atzeratutakoa eguraldiarengatik)
Biba Voi! (Darío Fo eta Franca Rameren antzerkia). Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenaga. Tartean Teatroa
Mistero buffo, Morte accidentale di un anarchico, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa, etab. Testu horiek azkarrak eta ziztatzaileak dira, eta egileen filosofia, ideologia eta bizimodua transmititzen dituzte, betiere umorez.
Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen.

Irri zikloa: “Biba voi” Mikel Martinez eta Irati Agirreazkuenagarekin

• Martxoak 21, asteazkena. Nafarroako Antzerki Eskola 20:00
Sexijentziak askatuz. Itziar Saenz de Ojer
Pituxak ez du asko gozatzen sexu kontuekin. Irtenbide bila aritu da, eta egindako hausnarketa publikoarekin partekatzera dator. Zer nolako exijentziak eta zereginak sortzen dira harreman erotikoetan? Nor bere benetako desioez kontziente al da? Gizarteko estereotipoek baldintzatzen gaituzte?
Itziar Saenz de Ojer pedagogoa, sexologoa eta hezitzailea da, baita Bazen behin clown konpainiako aktore eta ipuin-kontalaria ere.
Pantxika Lamur. Nik egin beharko & Ko. Ainhoa Juaniz. Zirika Zirkus
Pantxika Lamur oporretatik dator, eta maleta eta guzti, ikuskizun bat ikustera sartzen da. Zer gertatzen den ikustera esertzen da, gauza horiek izugarri gustatzen baitzaizkio. Berehala, Pantxika zein gainontzeko ikusleak ohartuko dira artistak ez direla etortzen. Baina berak badaki argi eta garbi zer egin… Laster agertokia bere egingo du.
Ainhoa Juaniz iruindarra, Pantxika, aktorea, klowna eta Zirika Zirkus konpainiako fundatzailea da, Luis Lainezekin batera.

Irri zikloa: “Sexijentziak askatuz” antzezlana Itziar Saenz de Ojerrekin

• Martxoak 27, asteartea. Nafarroako Antzerki Eskola. 20:00
Etxeko saltsak. Txalo Produkzioak. Testuaren egilea: Alan Ayckbourn.
Relatively speaking antzezlan arrakastatsuan oinarritutako endredozko komedia bat da Etxeko saltsak. Bikotekide zein amoranteen sekretuak eta endredoak. Istorioak pertsonaien bideak hamaika norabidetan gurutzarazten ditu, eta gaizki-ulertutik gaizki-ulertura, ikusleek pertsonaiek baino informazio gehiago dute.
Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Miren Gojenola, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandino. Antzerki, zinema zein telebistan eskarmentu handia duten aktoreak, bai hemen bai estatuan.

Irri zikloa: “Etxeko saltsak” Txalo Produkzioarekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.