Sartzaletara mendi-txangoa, otsailaren 18an. Mintzakide mendi taldea.

https://goo.gl/2QjbpT

Otsailaren 18an, igandearekin, Sartzaleta mendira.

Lokiz-en zerrako gailurra. San Kosmeren gailurretik 2,5 km goi-lautadan igotzen den gailurra. Gailur honen izenaren aldaerak Sartzeleta eta Zarzaleta dira.

Bi gailurren artean, altuera antzeko pare bat tontor agertzen dira ere,  Aramendia (1.064 m) eta Muneta (1.090 m) portuak, zerrarako sarbidea ematen dutela haranetik. Lokizeko gailurretik oso hurbil, San Kosme eta San Damian ermitak daude. Sartzaleta gailurra seinale geodesiko bidez seinaleztatua dago.. 1950eko baso katalogoan sartu zen.

Animatu zaitezte eta zabaldu zure kontaktuei!

Gogorarazi nahi dizuegu komenigarria dela aurretik izena ematea, autoetan joaten gara eta aurretik ondo antolatzeko.

Sartzeleta (1.095m) (Lokitz). Mintzakide Mendi taldea

Izena eman dezakezue hurrengo estekaren bitartez: MINTZAKIDE MENDI TALDEA 

Igandera arte……

Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.

 Noiz geratzen gara?

 Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.

Nola?

Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.

Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.

ikusi gure mendi txangoen egutegia!

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

Hurrengo saio osagarriak:

SAIO OSAGARRIAK

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude