Nafarroaren eguna ospatuko da apirlaren 29an Baigorrin. Autobusa Iruñetik antolatu dugu.

Basaizea elkarteak asteazkenenean aurkeztu zuen Nafarroaren egunerako egitaraua.

40. Nafarroaren egunerako egitarau oparoa prestatu dute. Aurten ere ez dira faltako dantzariak, txistulariak abiatu zuen igandera arte iraungo duen egitaraua, eztabaida batekin. Bihar, Niko Etxarten kantuek hartuko dute Baigorriko eliza, eta, haren presentziaz gain, lekuko hainbat kantari eta abesbatza ariko dira rokero zuberotarrarekin kantan: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, eskualdeko haur abesbatzak, Xendarineko Ahizpak, Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak, eta horiek denak Hertz orkestrak lagundurik.

40. Nafarroaren egunerako  egitarau oparoa prestatu du Basaizea elkarteak. Aurten ere ez dira faltako dantzariak, txistulariak, erraldoiak, kantariak egun osoan zehar.  Desfile ikusgarria, urtero bezala 11:00etan  irekiko du egun osoko egitaraua eta Anita Parker eta Tiry ta Terry kontzertuekin amaiera emango diote 40. Nafarroaren Egunari.

Nafarroaren eguna Autobusa Iruñatik

40. Nafarroaren eguneko egitaraua

Gure egitaraua Nafarroaren egunerako 

Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.

11:00ak aldera Izpegiko lepora iritsiko gara, bertan hamaiketako jan eta nahi duenak Baigorrira oinez jaistekoaukera izanen du. Ondoren Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 20:00tan buelta egingo dugu.

Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio  Osagarri hauak erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.

Informazio osoa eta izen-emateak:  hurrengo irudian sakatu. 

Nafarroaren eguna Baigorrin. Autobusa Iruñetik. Izen-emate epea 25a arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.