Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera. MINTZALASTER TALDEA

Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkarteak lasterketa talde bat sortu nahi du euskaldunentzat edo euskara ikasten ari direnentzat, elkarrekin laster egiteko.

MINTZALASTER TALDEA.

Euskara mihi gainean kirol arina egiteko aukera.

Adin guztiendako da, eta abiada goxoan joanen da.

Hilaren 1. eta 3. ASTELEHENEAN aterako da Zaldiko Maldikotik bertatik (Ansoleaga, 9-11, behea. Iruñea)

Ordua: 19.30

Lehen ateraldia: Maiatzak 21, astelehena – ‘Mihiluze’ zubiraino joan-etorria, edo bakoitzak ahal duena.

Ez da izena eman behar, hau da, esandako lekuan eta orduan agertu, eta kito!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude