Lizarragatik E.H. erdigune geografikora. Mintzakide Mendi taldea, “MENDIAN ERE EUSKERAZ” ekimenarekin bat!

“Mendian ere euskaraz” txangoa, Lizarragatik abiatuta

 

Maiatzaren 27an “Mendian ere euskaraz” txangoa egingo dugu Andia mendilerroan, Lizarragako bentatik abiatuta E.H. erdigune geografikora. Ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.Tartean dira, besteak beste, Mendian euskarazMarimendiMendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak, Donibane-Lohizuneko Begiraleak eta Hondarribiko Blagan, eta oraingo honetan iruñerriko Mintzakide Mendi Taldea batuko gara ere.

“Mendiz mendi euskaraz, naturaltasunez bizitzeak batzen gaitu talde guztiok”, diote prentsa-oharrean. “Beraz, maiatzaren 27a ez da izango egun isolatua gure jardunean, baizik eta mendizale euskaldun ororendako deia gurekin bat egiteko”. Egitasmo honen bidez, elkarren arteko harremana sendotu nahi dute. “Euskarari beste arnasgune bat eskaini nahi diogu, non eta gure zaletasunaren gune naturala den mendian”.

Hitzordua, ohiko tokian jarri dugu, Korralilloseko errotondan, baina goizeko 8:00etan. Adi ordu aldaketari!!! 9etan Lizarragako bentatan dugu hitzordua. 

Beti bezala, gomendagarria da izena ematea, hurrengo estekaren bitartez , autoetan banatzeko. Izen-emate epea 25ean, 12etan itxiko dugu. Ez utzi azken egunerako!!

HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN

IRUÑERRIKO MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN KARTELA JAITSI

MINTZAKIDE MENDI TALDEA

MENDAUR ETA SAN JUAN XARRERA MENDI ATERALDIA

2018KO EKAINAREN 17AN, iGANDEA. EGITARAUA: Beti bezala, Korralilloseko errotondan jarri dugu hitzordua 9:00etan, puntualak izan mesedez. 10:00etan Arantzako herri sarreran dagoen ...
Gehiago Irakurri

Lizarragatik E.H. erdigune geografikora. Mintzakide Mendi taldea, “MENDIAN ERE EUSKERAZ” ekimenarekin bat!

"Mendian ere euskaraz" txangoa, Lizarragatik abiatuta Maiatzaren 27an "Mendian ere euskaraz" txangoa egingo dugu Andia mendilerroan, Lizarragako bentatik abiatuta E.H. erdigune geografikora ...
Gehiago Irakurri

Igande honetan mendira! Untzueko haitza. Mintzakide Mendi taldea.

UNTZUEKO HAITZA. Martxoak 25. Alaitz mendizerran buelta emanen dugu eta haitza atzekaldetik igoko gara.. Untzue herriaren gainean ageri den haitza da ...
Gehiago Irakurri

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.