MINTZODROMOA. Ekainaren bian San Frantzisko plazan. Etorri gure terrazara!

Ekainaren 2an, Iruñeko San Franzisko plazan Mintzodromo bat antolatu dugu goizeko 10:30ean
Zer da Mintzodromoa? Euskara praktikatu eta tarte atsegin bat pasatzeko aukera onena.
San Franzisko plazan terraza handi bat jarriko dugu hitz eta pitz mintzatzen aritzeko, bertan parte hartzaileentzat
sariak eta terraza zerbitzua egonen da.

Anima zaitez eta apuntatu irunezar@aek.eus helbidean.

Mintzodromoa. Zatoz gure terrazara!

Zer da MINTZODROMOA?

Euskaldunen artean elkar ezagutzeko dinamika berezia da. Mintzodromo hitzaren
bidez mintzatzeko gunea eta unea adierazi nahi dugu. Hemen ixilik egotea
debekatuta dago. Aprobetxatu aukera!

PROZEDURA:

Launaka mahai baten inguruan jarriko zarete. Mahaiak zenbaki bat izanen du.
Mintzakide bakoitzak zenbaki bateko identifikazio ikur bat izanen du.
Sortutako laukote bakoitzak gai bati buruz 15 minutuz hitz egingo du.
Antolatzaileek solasaldia bukatu dela eta mahaiez aldatzeko komunikatuko dute.
Identifikazio zenbakiaren bidez zein mahai zehatzetara joan behar garen
adieraziko da. Betiere mahaiak eta mugimenduak erlojuen orratzen norabidean izanen
dira. Horrela, laukote berrian izanen zara. Modu honetan, gaiak jorratu ahala,
mintzodromoko jende guztia ezagutuko duzue.
Dinamika ez gelditzeko egin beharrekoak lehenagotik egin (komunera joan, edatekoa
eskatu…).
Arren, puntualak izan eta jarduera errespetatu, gisa honetan dinamika hau primeran
aterako da.!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.