11 orduz, 11 kantu. Ekainaren 9an, Ikasturterari amaiera emateko aukera paregabea!

Mintzakideok! Baietz, gai garela guztion artean, egunean zehar 20 minutu kantuz betetzeko?

Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu eta bide batez Solaslagunei eta Hondarribiko Mintzalaguneei zabaldu diegu.

11 orduz 11 kantu.

Ekimena auzoko, Iruñerriko zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Horretarako erakunde euskaltzaleen (elkarteak, enpresak, peñak, etab.) zein banakoen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bost minututik behin abesti bat kantatuko da, eta printzipioz norberak aukeratu dezake noiz eta zer abesti kantatuko duen. Horretaz gain, bazkaria egonen da plazan.

Bakarka, taldeka, karaokean; bikotearekin, familian, lagun artean, koadrilan…….. Berotu ezazue eztarriak, larunbaterako!

*Kantatzera ausartzen ez bazara, elkarrekin bazkaltzeko eta ikasturteari amaiera emateko aukera paregabea!

Mezu  honen  bidez  bertan  kanturen  bat  abestera  eta  gurekin  batera  festan  parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Izena emateko jarraian datorren informazioa bidali behar diguzu:

  • Izena (parte hartuko du(t)en pertson(ar)ena edo taldearena).
  • Kantatu nahi duzu(e)n ordua: ordu zehatza, ordu-tarte bat edo “berdin  zait”.
  • Bazkaltzeko lagun kopurua.
  • E-maila eta telefono  zenbakia.

11-orduz-11-kantu-aurkezpena

Etorri zure mintzapraktika taldearekin ikasturte bukaerako saio berezi honetara eta ezagutu beste mintzapraktika taldeak!!

11 orduz 11 kantu. Euskaldunon Biltoki.

Animatu!

http://ebiltoki.org/ekitaldia/11-orduz-11-kantu/

Euskaldunon Biltoki. Informazio gehiago

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.