MENDAUR ETA SAN JUAN XARRERA MENDI ATERALDIA

2018KO EKAINAREN 17AN, iGANDEA.

EGITARAUA:

Beti bezala, Korralilloseko errotondan jarri dugu hitzordua 9:00etan, puntualak izan mesedez. 10:00etan Arantzako herri sarreran dagoen aparkalekuan elkartuko gara, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunekin eta Hondarribiako Mintzalagunekin 

Itzulia 5 ordu inguruko ibilbidea izanen da eta guztizko desnibela 800m-koa izanen da. Gailurrean haiketakoa egin eta Arantzara bueltatuko gara.

Azkenik, San Juan Xar bisitatuko dugu eta bertako erritua egiteko aukera ere izango dugu.

Oroitu saio hauek irekiak direla eta  eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, Animatu zuen inguruko jendea!!

OHARRA: Hamaiketako eta norberaren oial zatibat ekarri behar da.

Izena eman hurrengo izen-emate fitxaren bitartez edo harremanetan jarri zure herriko dinamizatzailearekin.  Izen-emate fitxa-

Oroitu ere autoetan moldatzen garela, berez izena eman, antolatu ahal izateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.