Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak
Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.
Parte hartzeko prest?
Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izena emateko aplikazio berria, izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa, non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke.
Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Beraz, egitasmoaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, urriaren 4ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, ikasturte berriaren aurkezpena egiteko eta hortik abiatuko dira tabernaz-taberna mintza-poteoan.
Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatzen dizue elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.
Iruzkinak