Lingua Navarrorum, bisita gidatua. Mintzakide Saio Osagarria abenduaren 21ean.

Euskarak mendez mende Iruñean izan duen garrantzia erakusteko ibilbidea, euskarari lotutako bazterrak, etxeak, karrikak, gizon-emakumeak, argitalpenak eta istorio ttipiak; ez alferrik gure hiria euskaldunon Hiri Buruzagia baita.
Bestelako ikuspegitik bestelako Iruñea deskubritzea. Bertsio ofizialetik urrun, Iruñea euskal hiri gisa aurkeztea, hamaika txoko eta istorio ezezagun agerian utziz.
Kasu! Toki mugatuak!! Izena eman abenduaren 21a baino lehen!! Gehienezko taldea 20 pertsonakoa izan behar da eta talde hau osatzen bada, izen-ematea itxiko dugu eta baliteke aurrerago beste saio bat antolatzea.
Ez ahaztu 19:30etan beste hitzordu bat dugula SANTO TOMAS ospatzeko Zaldiko Maldiko elkartean. Izena eman hurrengo estekaren bitartez!
https://goo.gl/forms/I9bnybFGd6UO96VL2
Santo Tomas egunean, egizu topa gurekin!

Abenduaren 21ean, Tomas Deuna ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.

Eta ostean Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean 19:30etatik aurrera. 

Abenduaren 21ean, Tomas Deuna ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.

Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea

beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo  Whatsapp-en  bidez (664496509) edo bete hurrengo   fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat  etorriko zarete esanez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.