BADATOR EUSKARAREN GINKANAREN 6. EDIZIOA. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Euskarazko proiekturik duzue eskuartean? Euskararen aldeko proiektu bat bultzatu nahi duzue? 3000€ jokoan!

Munduko bioaniztasuna babesteko ekintzaile ekologisten lana eta ekintzak ezagunak ditugu baina munduko hizkuntza aniztasunak ere babesa behar duela barneratua al dugu? 

Hizkuntzen aldeko ekintzaileak behar ditugu, hizkuntza-ekologistak! Euskararen Ginkanaren 6. edizio honetan hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu ditugu gaitzat, berriz ere.

Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira.

Euskararen Ginkanaren lehiaketako probetan, hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidez helduko diogu euskararen lurraldean.

AZALPENA
Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 6.edizio honetan ere, Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazio lanak.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da. Ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz.

Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko 5 proba erantzun beharko dituzte taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Donostiako Tabakaleran ospatuko den finalera hain zuzen ere. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 6.edizio honen irabazlea.

Parte hartu!

6. Euskararen Ginkanan izena emateko epea 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 23ra egongo da zabalik. Parte hartzeko 4-6 laguneko taldea osatzea besterik ez duzue egin behar. hasi beraz, taldea osatzen. Azpian dagoen PARTE HARTU botoian sakatu izen-ematea gauzatu ahal izateko.

Zorterik handiena Ginkanakideak!


Parte hartu euskararen Ginkanan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.