Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!

Euskaraldia igaro da eta unea iritsi da: Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen! Mintzapraktika taldeetan euskaraz lagunartean aritzeko aukera duzu. Ondo pasatu, planak egin… MINTZALAGUNEN KOMUNITATEA.
WhatsApp Image 2018-12-08 at 14.14.53

Mintzakide egitasmoa buru-belarri dabil lagunartean euskara gehiago hitz egiteko asmotan. Horretarako, Euskal Herriko beste taldeekin mintzaplanak antolatzen ari dira, horren adibide Durangoko azokan egunpasa egin zutenekoa. Hurrengo mintza-planak:

Urtarrilak 26 egunpasa Donostian. Busa izanen da.
Otsailak 23 mintzasagardotegi bazkaria Lesakan. Busa izanen da.



Oraindik garaiz zaude Mintzalagun egiteko, izen ematea doakoa da!
Egin jauzi eta bihurtu Mintzakide!

Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.