Euskaltzaleen Topaguneak, langile berriak kontratatu nahi ditu, epe laburrean.

Egitekoak :

o Erabilera eta Sentiberatze programak kudeatzea, Nafarroan.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

o Euskara ongi menperatzea.
o Gidabaimena eta autoa edukitzea.
o Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
o Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna edukitzea.

Baloratuko da:

o Talde lanerako gaitasuna izatea.
o Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
o Proiektuen gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.
o Parte hartze eta talde dinamikak ezagutzea
o Euskaltzaleen Topagunea, euskalgintza, ezagutzea.
o Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.
o Hizkuntza plangintzak, soziologia, komunikazioa, antropologia ikasketak edukitzea.
o Nafarroa ongi ezagutzea.

Lantokia, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko egoitzan izanen da

Curriculumak bidaltzeko epea urtarrilaren 29an, 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira: oskar@topagunea.eus helbidera

Atarrabian, 2019ko urtarrilaren 15an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.