Laburbira. Film laburren zirkuitu ibiltaria. Kartelera.

KARTELERA 2019

Hamaseigarren edizioa 9 film laburrekin dator, guztiak 2016 eta 2018a bitartean egindakoak: maitasun istorioak, tentsio bizikoak, bi animaziozko lan, iraganeko kontakizunen bat, Behe Nafarroko istorio bat, majia, intriga eta umorea dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.

Sortzaile gazteen lanak dira gehienak eta esperientzia luzeko zuzendarienak beste batzuk. Bederatzitik zazpi emakumeek zuzendutakoak. Denak uztartuta, ordubeteko proiekzioa osotu dugu; kalitatezkoa eta dibertigarria, euskarazko film laburren zaleei merezi duten gozatua emateko.

Martxoaren 20tik apirilaren 13ra bitarte, Laburbira giran ibiliko da euskarazko zinegintzaren dosi txiki eta freskoak zabalduz, honako 35 herrietan:

Bergara, Ermua, Usurbil, Berriozar, Areeta, Sestao, Hernani, Algorta, Dima, Areatza, Orkoien, Valladolid, Azkoitia, Paris, Eraso, Gasteiz, Larraintzar, Biasteri, Zuia, Iruña, Ordizia, London, Maeztu, Arespalditza, Mutriku, Arrasate, Etxebarri, Azpeitia, Oñati, Irun, Igorre, Soraluze, Zumaia, Mungia eta Valentzia.

Kartelera
BEGI NINIEN KOREOGRAFIA (10’30”) Arrate Fernandez Itsaso

SHELL PHONE 2018 (9’42’’). Miren Mujika

AMA 2018 (7’20”) Josu Martinez

ZAPATAK 2018 (3’00”) Irati Murua

JUNE 2017 (7’33”) Arantza Ibarra

HOTZEAN GARBITU 2018 (14′) Maddi Barrenetxea – Marta Teijeira

ILUNPEAN 2018 (3’09”) Lapatx films

ERROAK 2018 (8’39”) Ane Zuazubiskar Iñarra

HANDIAK ETA TXIKIAK 2018 (1’36”) Laida Ruiz

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.