Txillardegiren Klika Dokumentala. Martxoaren 15ean, Uharteko Kultur etxean.

Txillardegiren klika. Dokumentala.

Txillardegiren Klika osatzeko, 14. KORRIKAk Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho. Dokumental berri horren ardatza elkarrizketa hartako irudi gordinek osatuko dute, nagusiki: han jorraturiko gaiek dokumental honetan jaso nahi direnekin bat egiten dutelako. Txillardegi, bere horretan, gustura eta natural ageri delako, kamerarik ez balego bezala. «KORRIKAk KORRIKArako egina izateak magia-ukitua ematen diolako», diote arduradunek.

14. Korrika hark Ni ere bai leloa zabaldu zuenak, euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen. Oraingoan, KORRIKA urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omenduko du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian.

Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari eta protagonista zenbait tarteko, (Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, Miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura Mintegi, esaterako), baina Txillardegi beraren ahotsa ardatz: hara hor Txillardegiren Klika dokumentalaren osagarriak. 

Korrika Kulturala.

Mar 21 @ 16:45 – 17:45
16:45
Artisau Garagardo dastaketa, San Fermin peñan. Brew&Roll garagardotegiaren eskutik
Sanduzelai Ikastetxean
17:00
Artisau Garagardo dastaketa, San Fermin peñan. Brew&Roll garagardotegiaren eskutik
Sanduzelaiko Eugiko frontoian
19:00
Anima zaitez eta har ezazu pintxopote bat euskararen alde, musika eta giro onean.
Antsoain

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.