Lan eskaintza: Euskaltzaleen Topaguneak lanpostu bat bete behar du epe laburrean.

Euskaltzaleen Topaguneak,langile bat kontratatu nahi du urte amaiera arte, lanaldi erdiz.

Egitekoak :

  • Erabilera eta Sentiberatze programak kudeatzea, Nafarroan.

Lanposturako oinarrizko eskakizunak:

    o Euskara ongi menperatzea.
    o Gidabaimena eta autoa edukitzea.
    o Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
    o Ofimatika programak eta teknologia berriak erabiltzeko trebetasuna edukitzea.

Baloratuko da:

    o Talde lanerako gaitasuna izatea.
    o Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
    o Proiektuen gestioan eta planifikazioan eskarmentua izatea.
    o Parte hartze eta talde dinamikak ezagutzea
    o Euskaltzaleen Topagunea, euskalgintza, ezagutzea.
    o Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.
    o Hizkuntza plangintzak, soziologia, komunikazioa, antropologia ikasketak edukitzea.
    o Nafarroa ongi ezagutzea.
    Lantokia, Nafarroako Euskaltzaleen Topaguneko egoitzan izanen da

Curriculumak bidaltzeko epea apirilaren 23an, 14:00etan bukatuko da. Posta elektronikoz bidali behar dira: oskar@topagunea.eus helbidera

Atarrabian, 2019ko apirilaren 5an

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.