IKASTAROAK ETA BISITA GIDATUAK EKAINETIK IRAILERA, CIVIVOX SAREAN

Civivox sareak udarako kanpaldi, lantegi eta bisita gidatu berriak eskaintzen ditu, gaztelaniaz zein euskaraz. Ikastaroak Iruñeko auzoetako zazpi Civivox zentroetan eta aire zabalean ematen dira.Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Ikastaro eta lantegiez gain, bisita gidatuak eginen dira hiriko zenbait lekutara. Izena maitzaren 13tik 16ra eman daiteke webgune honetan, www.pamplona.es webgunean, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak ekainaren 3an hasiko dira.

Ikastaro, lantegi eta bisita gidatuetan izena emateko.

Aurreinskripzioak: maiatzak 13-19. NANa aurkeztu behar da. Iruñeko Udalaren webguneetan (www.pamplonaescultura.es / www. pamplona.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era, mugikor batetik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero) etaedozein Civivoxzentrotan.. NANa aurkeztu behar da.

Zozketa maiatzaren 19an bertan eginendaautomatikoki,etalekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira postaelektronikoz. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.

http://www.pamplonaescultura.es/wp-content/uploads/2019/05/08052019_Cursos_Jun-Sep19.pdf

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.