MINTZODROMOA. Ekainaren 1ean San Frantzisko plazan.

MINTZAKOLORE- MINTZODROMOA

Ekainaren 1ean, Iruñean eginen dugun MINTZODROMOra gonbidatu nahi zaitugu.
12:00etan SAN FRANTZISKO Plazan muntatuko dugun gunean patxada osoz gai hurbil eta interesgarrien inguruan mintzatzeko aukera izanen dugu.

Nork parte har dezake?
Euskara ikasten ari denak eta euskalduna den orok parte har dezake.

Zertarako egiten dugu?
Mintzodromoa euskararen erabilera sustatatzeko baliagarria den ekimen bat
da. Euskara ikasten ari dena, euskaraz hitz egitera animatzeko eta mintzatzeko aukera gutxi dituenaren motibazioan eragiteko. Gainera,euskara konpartitzeko eta jendea ezagutzeko dinamika ireki eta sozial interesgarria da.

Zein da Mintzodromoaren funtzionamendua?
Lau gai izanen ditugu solaskideok mintzatu ahal izateko ordubeteko tartean. Bost kideko taldeak osatuko ditugu eta gai bat proposatu. Gai bakoitzarekin 15 minutuz mintzatuko gara gai bati buruz, gai baten eta hurrengoaren artean, parte-hartzaileok taldez mugituko gara mintzakidez aldatuz.

Mintzodromoa eta gero zer?

Mintzodromoan parte hartuko duten kideentzat paella jatea izanen dugu 5€an, 14:30ean Arrano Elkartean,estekan apuntatu ondoren, euskaltegietan bonoak eskura daitezke eta momentuan ere ordain daiteke.

Mintzodromoan parte hartzeko zer egin behar da? Izena eman esteka honetan.
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdMigi_Fk-YzAgVZ8Janjv5pAnTz4r6Qs9qFwkOqYBKG4I6yA/viewform

Informazio gehiago nahi izanez gero;   praktikatuirunerria@aek.eus

Animatu Iruñerriko Mintzodromora. Opariak ere ez dira faltako.

Zatoz gurekin mintzatzera!

Zer da MINTZODROMOA?

Euskaldunen artean elkar ezagutzeko dinamika berezia da. Mintzodromo hitzaren
bidez mintzatzeko gunea eta unea adierazi nahi dugu. Hemen ixilik egotea
debekatuta dago. Aprobetxatu aukera!

PROZEDURA:

Launaka mahai baten inguruan jarriko zarete. Mahaiak zenbaki bat izanen du.
Mintzakide bakoitzak zenbaki bateko identifikazio ikur bat izanen du.
Sortutako laukote bakoitzak gai bati buruz 15 minutuz hitz egingo du.
Antolatzaileek solasaldia bukatu dela eta mahaiez aldatzeko komunikatuko dute.
Identifikazio zenbakiaren bidez zein mahai zehatzetara joan behar garen
adieraziko da. Betiere mahaiak eta mugimenduak erlojuen orratzen norabidean izanen
dira. Horrela, laukote berrian izanen zara. Modu honetan, gaiak jorratu ahala,
mintzodromoko jende guztia ezagutuko duzue.
Dinamika ez gelditzeko egin beharrekoak lehenagotik egin (komunera joan, edatekoa
eskatu…).
Arren, puntualak izan eta jarduera errespetatu, gisa honetan dinamika hau primeran
aterako da.!

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.