EKAINAK 16, IGANDEA IKASTURTE AKABAILAKO SAIOA

2018/2019 ikasturteari merezi duen agurra emateko, Iruñerriko Mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak eta Hondarribiko mintzalagunekin elkartuko gara Lesakan!!

Eguneko egitaraua:

9:45tan Iruñatik (Korralillos) abiatuko gara autobusean, 10:30tan  Oronoz Mugairetik pasa eta 10:40tan Doneztebetik, 11:00tan hitzordua dugu eta Lesakan, autobusan Agiñara igotzeko. (Garraioa: 10 Euro autobusarentzat).

11:30-13:30: Juan Carlos Pikabearen esku bisita gidatua izango dugu Agiñako eremu megalitikoa ezagutzeko eta Domiko urtegian zehar paseatzeko, bi leku hauek naturazaleek ikaragarri gozatuko dituzte eta historiaz kutsatzeko aukera galanta izango dute. Tumuluak, trikuharriak eta harrespilak Aita Donostiaren omenez Jorge Oteiza artista handiak eginiko monumentu modernoaren ondo-ondoan ikusiko dituzue. Domiko urtegian aldiz, Bianditz mendiaren alboan eta balio ekologiko altua duen basoz inguraturiko parajea ezagutuko dugu.

14:00 Bazkaria paseoa eta gero, Etxalarko Herriko Ostatuan egingo dugu.

(Menua 22 Eurotan: Entsalada- piper beteak. Bigarrena aukeran, postrea eta ogia, ura, ardoa eta sagardoa barne).

Izen ematea Ekainaren 14rartekoa dela gogoratu!!

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.