Parkelaguna Eguesibar-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:30etatik 19:00era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.
Non: Joakin Lizarraga I.P. H.H eraikinean Ziklo gelan.
Informazioa eta Izen-emateak urriaren 25a arte, Parkelaguna Eguesibar web-orriaren bitartez edo Eguesibarreko Euskara Zerbitzuan.

Parkelaguna-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Eguesibar

Parkelaguna-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu: Guraso taldeak, Parke-laguntzaile eta Parkelagunak osatuta, astero hitz egiteko batuko dira.

Parkelagun egitasmoan parte hartzeko interesa izanez gero, aurkezpen-bilera orokorra hilaren 28an, 17:00etan Joakin Lizarraga I.P. H.H eraikinean Ziklo gelan egingo dugu. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.