Antzerkira goaz! urriaren 30ean “Erlauntza” antzezlana ikustera Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera!

Urriaren 30ean, ASTEAZKENAREKIN, plan ederra prestatu dugu. Gaiarre antzokian, ”Erlauntza”, Vaiven Producciones Konpaniaren antzezlana  ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 

ERLAUNTZA – ANTZERKI AROA 2019

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

20:00etan

Iraupena: 75 minutu gutxi gorabehera

ondoren Topaketa ikus-entzuleekin.

 Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren.

Sarrerak erreserbatzeko bideak: Hurrengo inprimakiaren bidez edo mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan)

SARRERA ERRESERBATU “Erlauntza- Antzerki aroa 2019”

Iruñeko Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloan sartuta dagoen ikuskizuna

Antzerki aroa 2019- udazkena

ERLAUNTZA – ANTZERKI AROA 2019

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.