Azaroaren 13an eta 14ean, “Zaldi Urdina” antzezlana ikusteko aukera izanen dugu Gayarren.

 Erreserbatu zure sarrera!

Azaroaren 13rako eta 14rako, berriz ere plan ederra prestatu dugu. 

Gaiarre antzokian, ”Zaldi Urdina”, Artedrama, Axut!, Dejabu Konpaniaren eskutik, antzezlan ederra ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko. 

Zaldi urdina – ANTZERKI AROA 2019

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean
gazte bat koman sartu ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek
eragin dio koma gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera
delakoan.
Amets Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu
osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain
traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta
abokatu on batekin joan epaitegira. Ikerketa amateurraren bidean
gurutzatuko dira gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes
ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

 Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren.

Sarrerak erreserbatzeko bideak: Hurrengo inprimakiaren bidez edo mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan)

SARRERA ERRESERBATU “Zaldi Urdina- Antzerki aroa 2019”

Iruñeko Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloan sartuta dagoen ikuskizuna

Antzerki aroa 2019- udazkena

ZALDI URDINA- ANTZERKI AROA 2019

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.