Unanutik Beriainera. Mintzakide mendi taldea.
Azaroaren 24, igandearekin Beriain tontorra edo San Donatokoa ezagutuko dugu. Andia mendilerroko gailur nabarmenena da. Baita Euskal Herriko mendirik ederrenetakoa ere.
Geratzeko tokia: Betiko lekuan eta betiko tokian elkartuko gara, hau da, 9:00ean Arrotxapeako Zezentegiko behin-behineko aparkalekuan.
Zailtasuna: Ertaina.
Ezaugarriak: Igoera paregabea da, baina aldapatsua ere (1.493m).
Abiapuntua:Unanu.
MINTZAKIDE MENDI TALDEA
Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko. Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.