DURANGOKO AZOKAKO IRTEERAREN KRONIKA

Joan zen larunbatean, abenduaren 7an, ikasturteko hirugarren saio osagarria izan genuen: Durangoko azokara joan ginen egun pasa. Hori bai, ez zen solaslagunon irteera bakarrik izan, Euskal Herriko hainbat eskualdetako mintzalagunekin batera antolaturiko ekintza baizik: Lizarra, Iruñerria, Bidasoa, Hondarribi, Irun, Donostia, Plentzia, Sopela, Algorta, Derio, Oion, Laguardia, Bastida, Gasteiz eta Legutioko jendea elkartu ginen bertan. 

Goizean Donezteben autobusa hartu eta Hondarribia eta Donostiatik pasatu bertako lagunak hartzeko. Handik zuzenean Durangora joan ginen eta turismo bulegoan denok elkartu ginen.

Talde argazkia atera ondotik, bitan banatu ginen: batzuk ginkanan parte hartu zuten, Durangoko xoko bereizgarrienak ezagutuz, bertzeak, azokaren aitzakian Durangoko alde zaharrean zegoen giro ederraz gozatu zuten pote batzuk hartu bidenabar.

14:30ean bazkaltzeko hitzordua genuen. Maite, Pablo eta Alex sukaldari finei esker indarrak hartu genituen arratsalderako. (Esker mila, hirukote!) Azokarantz abiatu aitzinetik, ginkanako irabazleak nor izan ziren jakin beharra zegoen, eta berdinketa bat egon zenez, Maitek frogatxo bat eginarazi zien irabazlea nor izan zen jakiteko. Algortakoko berbalagunak irabazi zuen sari ederra: Errigora kanpainako saski bat, zorionak!

Dena txukundu ondotik, azokara hurbildu ginen: Erosketa batzuk egin genituen, eta idazle eta musikari batzuekin egoteko aukera ere izan genuen. Eguna akitzeko, Plateruenera hurbildu ginen, mokadutxo bat jan eta lagunak agurtu ondotik, bakoitzak bere autobuserako bidea hartu zuen etxera bueltatzeko. Urtea agurtzeko ekintza amankomun bikaina izan zen, egun polita pasatu genuen eta!

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.