Heldu da Euskaraldiaren bigarren edizioa! 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da bigarrenez ariketa soziala eta, horretarako, ezinbestekoak dira bihotzaren ekimena diren batzordeak.

Kike Amonarrizek, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, Euskaraldia 2019/2020: Gehiago eta sakonago batzordea aktibatzeko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, 19:00etan, Artikako Artigune II aretoan.