Otsailaren 15a arte, Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea zabalik egonen da.

2019-2020 Mintzakiden 2. matrikulazio kanpaina abian da eta parte hartzeko izen ematea otsailaren 15a arte zabalik izango da.

Oraindik 2019 mintzakide talde bat dugu ezin kokatu, hainbat ordutegiak, egunak edo eta mailak bateraezinak direlakoz edota bidelagunen premia dugulakoz.

Zer da mintzakide?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

  Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

Nola funtzionatzen du?

5-6 laguneko taldeak osatzen dira.

Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.

Taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute: tabernan, paseoan, elkartean, kiroldegian….

  Parte hartzeko baldintza

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.(B1 edo baliokidea)

  …eta gurasolaguna?

Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

Nola parte hartu?

Mintzakide izateko bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).

Bidelariak

Euskaraz bizitzeko ohiturarik ez, egunerokoan inguruan hitz egiteko aukerarik ez, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak.

Bidelagunak

Euskaldun askok hizkuntzaren normalizazio prozesuari bere ekarpena egin nahi diote, euskaraz hitz egiterakoan zailtasunak dituztenei elkarrizketaren bidez lagunduz.