Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, baita Esteribarren ere

Iruñerriko Mintzakide Esteribar

Iruñerriko Mintzakide egitasmoa Esteribarren ere!

Urte berriarekin batera, martxan jarriko dugu Esteribarren Iruñerriko Mintzakide egitasmoa.  Euskal Herri osoan ezaguna den fenomeno honek indarra hartu behar du gure bailaran ere, eta horretarako, guztion parte hartzea ezinbestekoa izango da.

Euskara ikasteaz gain gure bailaran euskara praktikatzeko aukera ere eman nahi genuke.  Herritar guztiak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzera; bai euskara praktikatu nahi dutenak eta baita ere, euskara praktikatu nahi duten horiei laguntzeko prest daudenak.

Zer da Mintzakide?

Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.

  • Bidelari izan zaitezke: euskara ikasten ari dena edo euskaraz hitz egiteko zailtasuna duena.
  • Edo bidelagun: euskaraz dakiena edo euskaldun zaharra, eta euskaraz egin nahi duen horri lagundu nahi dioena.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…

 Nola hitz egingo dugu?

Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintzakide taldeekin koordinatuta.

Parte hartzeko baldintza

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.(B1 edo baliokidea)

 Izen ematea:

Otsailaren 15a arte, udaleko Euskara Zerbitzuan edo www.irunerrikomintzakide.eus web-orriaren bitartez.

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.