Txotx! 2020. Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.

Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun  taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna OTSAILAREN 13a.

NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU. MINTZAPOTEOA LESAKAN EGINEN DUGU SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.

ADI AUTOBUSAREN GELTOKI ETA ORDUTEGIETARA!

*Nafarroako autobusa*

11:00 Iruñea- Arga Kaleko errotondan- Korralillos

11:50 Oronoz Mugairi- Gasolindegia

12:00 Doneztebe- Autobus geltokia

12:15 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan

14:00 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan -> Linddurrenborda Sagardotegia.

18:00 Linddurrenborda Sagardotegia -> Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan

19:45 Lesaka – Suhiltzaileen aparkalekuan

20:10 Doneztebe- Autobus geltokia

20:25 Oronoz Mugairi- Gasolindegia

21:15 Arga Kaleko errotondan- Korralillos

 

*Gipuzkoako autobusa*

10:30 Tolosa. Zezen plazako autobus geltokia

11:00 Donostia. Autobus geltokia

11:30 Hondarribia. Santa Engrazia elizako bus geltokian

11:45 Irun. Bixera autobus geltokia

12:15 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan

14:00 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan -> Linddurrenborda Sagardotegia.

18:00 Linddurrenborda Sagardotegia -> Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan

19:50 Lesaka. Suhiltzaileen aparkalekuan.

20:25 Irun. Bixera autobus geltokia

20:40 Hondarribia. Santa Engrazia elizako bus geltokian

21:15 Donostia. Autobus geltokia

21:45 Tolosa. Zezen plazako autobus geltokia

 

AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 38€
SAGARDOTEGIA 30€ (autobusik gabe)

Sagardotegiko menua:
-Bakailao tortilla
-Bakailao frijitua piper berdeekin
-Txuleta
-Gasna, irasagarra eta intxaurrak
Kafea

Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!

Autobusera berandu iristen denak, guztientzako sagardoa ordaindu beharko du. Tinel izan.

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.