Parkelaguna Burlata-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Familia giroan euskaraz aritu nahi?

Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira.

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era.
Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da.

Non: Txipitxapa ludotekan
Informazio gehiagorako: Burlatako Euskara Zerbitzuan edota Euskaltzaleen Topagunean (674351917/948330868).

 Parkelagun egitasmoa ezagutzeko interesa izanez gero etor zaitez martxoaren 11an 17:00etan Txipitxapa ludotekara. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.