Gipuzkoako Mintzalagunak eta Nafarroako Solaslagunak eta Mintzakideak Iruñera hurbilduko dira bisitan!

Iruñerriko MintzakideMartxoaren 28an, Donostia, Hondarribi, Tolosa, Hernani eta Lasarteko Mintzalagunak eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak  Iruñera hurbilduko dira bisitan.
Egitarau ederra prestatu dugu eta parte hartzeko gonbitea ere luzatzen  dizuegu, guztion artean harrera ederra emateko!
Animatu zaitezte!

 

 

11:30etan/12:30etan – Bisita gidatua,  Labrit Tours-en eskutik . 25 laguneko bi taldetan banatuko gara bisita gidatuak egin ahal izateko eta bitartean eta ostean beste batzuk Mintza-bermuta egingo dugu.

14:30etan Bazkaria Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean.

Menu berezia prestatuko digu sukaldari batek.

Arratsalde pasa librea elkarrekin!

Ikusten duzuen bezala, egun ederra prestatu dugu Mintzalagunei ongi etorria emateko eta mintzapraktika egiteko. Animatu zaitezte eta parte hartu!

Izena-eman!
Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.