Jitsi, Whatsapp, Skype, Hangouts, Google Duo,… eta bestelako plataformak ezinbestekoak bilakatu dira koronabirusak eragindako egoera berezi honetan sozializatzeko eta lanerako.

Mintzapraktika egiteko ere baliatu ditzakegu, asteroko mintzapraktika saioekin jarraitzeko, gure Mintzakideko lagunekin harremanetan egoteko.

Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:

  •  Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
  •  Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
  •  Denbora mugarik ez.
  •  Pasahitzik da ez behar.
  •   %100 kode librea.
  •  Oso segurua da: enkriptatua.
  •  Doakoa da.

Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.

Mugikorrekin ere erabili daiteke, ezer instalatu gabe, ordenagailuarekin bezala.

Benetan guztiok ondo egotea espero dugu. Animo berrogeialdiarekin!

 

Mintzapraktikarekin jarraitzeko. #MintzalagunON sarea