Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.  

Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada, talde askok jada, saltoa eman duzue eta birtualean egiten dituzue saioak.

Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Teknologia berriak baliatuz mintzapraktika saioak sarean egingo ditugu. Taldeak antolatzeko eta sortu daitekzeen zalantzak argitzeko, jarri zaitezte harremanetan mintzakide@topagunea.eus  helbidean edo orain arte erabili duzuen bideetatik eta ahal den lasterren erantzungo dizuegu, lagunduko dizuegu.

Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:

  •  Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
  •  Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
  •  Denbora mugarik ez.
  •  Pasahitzik da ez behar.
  •   %100 kode librea.
  •  Oso segurua da: enkriptatua.
  •  Doakoa da.

Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.

Hala ere, aurreikusita genituen jarduera guztiakin jarraitzeko bideak jorratzen ari gara eta laster emango dizuegu jarduera hauen berri.

Benetan espero dugu guztiok primeran egotea.

Besarkada potolo bat.