#Etxealditik Euskaraldira#6

 

(apirilak 29)

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontumoldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:

 

Eta gogoratu! Gaur, EiTBri esker, eta EiTB eta Tokikomen akordioa oinarri, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan,  Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.

  • Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.
  • Elkano: lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.

#Etxealditik Euskaraldira#5


#Etxealditik Euskaraldira#6

  (apirilak 29) Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak. Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin Read more about #Etxealditik Euskaraldira#6[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira#5

(apirilak 28) Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila. Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… Read more about #Etxealditik Euskaraldira#5[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira#4

(apirilak 27) Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik. Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu Read more about #Etxealditik Euskaraldira#4[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira#3

(apirilak 26) Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?! Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!! Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko! #Etxealditik Euskaraldira#2

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira#2

(apirilak 25) Larunbata lagunekin lasai biltzeko egun aproposa izaten da. Etxealdian egon arren, hitzordu horiei eusteko saiakera egingo dugu, birtualki bada ere?! Hona hemen gaurko proposamena: deitu lagunei eta bildu euskarara! Lagunekin egiten ditugun “sareko bilkura” horiek euskaraz egin ditzagun. Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan Read more about #Etxealditik Euskaraldira#2[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

Etxealditik Euskaraldira#1

(apirilak 24) Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz! Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!  Jolasak.eu. Jolas sorta Belaunaldi berrien aukera webguneko baliabideak Read more about Etxealditik Euskaraldira#1[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira#0

(apirilak 21) Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin…. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean? Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Pentsatu, idatzi eta erabaki zein harremanetan egin Read more about #Etxealditik Euskaraldira#0[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira. Aurkezpena

(apirilak 20) Gaur abiatu da Etxealditik Euskaraldira ekimena. Lehen egunean ekimenaren nondik norakoak azaldu nahi izan ditugu, hurrengo egunetan jasoko ditugun proposamenen atariko gisa. Gogoan hartu Euskaraldiaren lehen edizioan hainbat aholku eman genituela ahobizi eta belarriprest modura aritzeko. Ohitura aldaketei ekiteko aholkuak gogoratzea baliagarri izan daiteke, ezta?        

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

#Etxealditik Euskaraldira-Apirilak 17

Ditugun hizkuntza ohiturei astindua eman edo ditugunak finkatzeko prest?! Adi, badator… #EtxealditikEuskaraldira!!!  

Print Friendly, PDF & Email
0 comments

Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak

Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago Read more about Koronabirusa. prebenitzeko gomedioak[…]

Print Friendly, PDF & Email
0 comments
Print Friendly, PDF & Email

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.